XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA

Herrialdeko biztanle guztien eta haren zatiketa politiko-administratibo guztien inguruko datuak biltzean, laburtzean, baloratzean, aztertzean eta argitaratzean datza Biztanle-Zentsua egitea, datu horiek momentu edo denboraldi jakin bati dagozkionak eta demografikoak, kulturalak, ekonomikoak nahiz sozialak direla.

Hala adierazita dago Nazio Batuen Biztanle eta Etxebizitzen Zentsuak egiteko Gomendio-Eskuliburuan.

Gure kasuan erreferentzi mundua zehaztu daiteke ondoko era honetan:

- Biztanleri unibertsoa.

Zentsuak, beren egoitza aipatu datan Euskal Autonomi Elkarteko Autonomoko udalerrietakoren batean finkatua zuten edota, arrazoi bat edo besterengatik aipatu une horretan bertan aurkitzen ziren pertsona guztiak hartzen ditu.

- Unibertso espaziala.

Zentsu honen geografi eremua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalerrien multzoak osatzen du.

- Denborazko unibertsoa.

Erreferentzi data eta ordua 1991ko Martxoaren 1eko 0 orduak izan ziren.

Erreferentzi orokor honetaz aparte, badaude beste espezifikoago batzuk galdera jakinentzako.

Horrela, iharduera ekonomikoekiko edo lantokiarekiko erlazioarentzat, data orokorraren aurreko astea izan zen, hau da, 1991ko otsailaren 22tik 28ra.

Egoitza-aldaketei dagokienean erreferentziazko hiru denboraldi desberdin hartu dira: bat, bost eta hamar urte hurrenez hurren, zentsuaren data orokorrari begira.

Ugalkortasun kontuetarako hartu den denborazko erreferentzi aldiak pertsonen bizitza osoa hartzen du.

Biztanle-Zentsuarekin batera Etxebizitza-Zentsua egiten zen, lan bat bera bailitzan, eta honi gainezarrita bezala, Biztanleen Udal-Errolda berritu zen: normalean bost urtetik bost urtera egiten den lana eta erreferentzi data ere Biztanle-Zentsuarekin batera etorrerazi zaiona.

Gogora dezagun Errolda Toki-Jardunbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 17. atalean definitua dagoela: Udalerriko biztanleen eta aldibaterako daudenen zerrendak osatzen du udal-errolda.

Herri-agiri izaera eta sinesgarritasuna du administrazio-ondorio guztietarako (...).